Astronomian, izarren sailkapena izarren ezaugarri espektralak kontuan hartuta ordenatzea edo sailkatzea da. Izarretatik datorren erradiazio elektromagnetikoa prisma bat zatituz edo espektro baten difrakzio sarea erabiliz aztertzen da. Esandako metodoak erabiltzean, ortzadar bat agertzen da eta ortzadarra osatzen duten kolore guztiak absorzio lerroetan agertzen dira. Lerro bakoitzak elementu kimiko baten ioi bat adierazten du, eta lerro honen intentsitateak elementu kimiko honen ugaritasuna. Ioien ugaritasun erlatiboa fotosferako tenperaturaren arabera aldatu daiteke. Izar baten espektro mota, izar horren ionizazioaren egoera laburtzen duen kode labur bat da, kode honek, izar horren fotosferako tenperaturaren eta dentsitatearen neurri zehatz bat ematen digu.
Gaur egun, izar gehienak Morgan-Keenan (MK) sistema erabiliz sailkatzen dira, sistema honek O, B, A, F, G, K eta M letrak erabiltzen ditu, M letra izar hotzenak sailkatzeko erabiltzen den bitartean, O letra beroenak sailkatzeko erabiltzen da. Letra bakoitzak azpisailkapenak ditu, azpisailkapen hauek izendatzeko 0tik hasita 9rainoko zenbakiak erabiltzen dira, 0ak izar beroenak ordezkatzen ditu eta 9ak hotzenak. Sistema hau handitua edo zabaldua izan da, izan ere, izar batzuek ez dute inolako tokirik sistema klasikoko sailkapenetan, adibidez, D motako izarrek (nano zuriak) eta C motako izarrek (karbonozko izarrak).
MK sisteman, distiraren araberako eskala bat gehitzen zaio espektrozko eskalari, erromatar zenbakiak erabiliz. Eskala hau ipintzeko, absorzio lerroetako lerro lodiak behatzen dira, lodiera hau atmosferaren dentsitatearen araberakoa da eta horrela, erraldoi gorriak izar nanoetatik desberdintzen dira. 0 distira motako edo la+ izarrak hipererraldoiak dira, I motako izarrak supererraldoiak dira, II motako izarrak erraldoi distiratsuak, III mota erraldoi erregularrak izendatzeko erabiltzen da, IV motakoak aurreerraldoiak edo suberraldoiak dira, V motakoak sekuentzia nagusiko izarrak, sd motakoak aurrenanoak eta D motakoak nano zuriak. Eguzkia G2V gisa sailkatzen da, hau da, sekuentzia nagusiko izarra da eta 5,800K inguruko tenperatura du.